lunes, 2 de febrero de 2026

Adinekoak ere inauterietan murgilduko dira

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el lunes día 2 de Febrero de 2026.

Adinekoak ere inauterietan murgilduko dira

Adinekoen espazioak dinamizatzeko zerbitzuak otsailean egingo dituzten jardueren egitaraua argitaratu du, eta inauteriek protagonismo handia izango dute.

Inauteriak ate joka ditugularik, adinekoen espazioak ere festa giroan murgilduko dira. Adinekoek ere aukera izango dute inauterietaz gozatzeko, eta jarduera hauen bidez jendartean egotea bultzatu nahi dute, adinekoak gogoz kanpainaren barruan. Inauteriak protagonista nagusia izango diren arren, eskaintza zabaleko hogeitaka jardueraz gozatzeko aukera izango dute otsailean. Gaurtik hasita, hilaren 28ra bitarte hiriko auzo guztietan jarduerak antolatuko dituzte. Otsailaren 13an zita garrantzitsua izango dute. Zentro guztietako erabiltzaileentzako inauteri jaia antolatuko dute Palmera Monteron, 17:30ean. 

No hay comentarios: