sábado, 2 de mayo de 2026

Astelehenean, 27.000 landare baino gehiago landatuko dituzte

Noticia publicada en Bidasoko HITZA , el sábado día 2 de Mayo de 2026.

Astelehenean, 27.000 landare baino gehiago landatuko dituzte

Hiriko beredeguneek 1.000.000 metro koadrotik gorako hedadura dute, eta hilabete honetan udako loreen landaldia hasiko dute.

Udaberria bete-betean, udako landaldia hasiko dute astelehenetik aurrera Irungo berdeguneetan. Hilaren 6an hasi eta datozen asteetan 27.800 landare landatuko dituzte, udako landaketa-kanpainaren baitan. Irunek, guztira, 1.000.000 metro koadrotik gorako berdegunea du, auzo gutzietara zabaltzen dena. Aurreneko landaketa Luis Mariano eremuan egingo dute, eta bertan, 4.500 salbia gorri landatuko dituzte. Datozen asteetan, San Juan plazan 1.700 ale inguru landatuko dituzte, eta Zubimusu plazatxoko biribilgunean 3.200.

Udako landareak datozen asteetan landatzen hasiko badira ere, Gorka Alvarezek, Obra, Mantentze Lan eta Azpiegituretako ordezkariak, prozesua azaldu du. “Udako loreen kanpaina abenduan hasten dira prestatzen, landareak orduantxe eskatzen baitira. Aurrerago, martxoaren erdialdean, Meakako mintegian hazten dira loreak, eta orain, maiatzean, hiri osoan barrena landatuko dituzte 27.800 landare”. Hori dela eta, harro mintzo da Irungo berdeguneek “zero kilometroko landareak” izango baitituzte. 

Udako oinarrizko landareak: begoniak, alegriak, salbiak, ageratumak eta bidensak izango dira. Hauekin batera, kantitate txikiagotan, koleoak, kleomeak, penisetumak, portulakak, berbenak eta xingolak ere landatuko dituzte, hiriari kolorea emateko. Kanpaina bakoitzean, landare mota berrien probak egiten dituzte, hiriko lorategietan zer moduz geratzen eta hazten den ikusteko. 

Udako landareak jartzeko neguko landareak kenduko dituzte, eta laugarren urtez jarraian, landare horiek herritarren artean banatuko dituzte. Landareen banaketa asteazkenean, hilak 6, izango da Luis Marianoko turismo-bulegoaren ondoan. 10:00etatik aurrera, 4.600 landare inguru banatuko dituzte: 800 udaberri-lore, 800 oroilore (myosotis), 800 eguerdilili, 800 papaberazeo eta 400 ziklamen. Hori gutxi ez eta, 2.000 tulipa ere banatuko dituzte.

No hay comentarios: