Este blog se crea para que todos los ciudadanos puedan expresar libremente sus opiniones, y además poder aportar todas estas ideas y compartirlas con el resto de la ciudadanía.
jueves, 11 de febrero de 2016
Euskararen hilabeteak irundar gazteei bideratutako foru bat antolatuko du aurten
Noticia publicada en Diario Vasco sección Bidasoa,el jueves día 11 de Febrero de 2016.
Euskararen hilabeteak irundar gazteei bideratutako foru bat antolatuko du aurten
Josune Gómez, Euskara ordezkaria, eta Arantza Zulet, teknikaria. / DE LA HERA
Irungo ikastetxe eta institutuetako 7.000 bat ikaslerentzat diseinatu den programa otsailaren 16tik aurrera burutuko da
IÑIGO MORONDO
IRUN
Euskararen Hilabetea berritasunekin dator aurten. Ohikoak diren proposamen kulturalei World Coffee saio bat gehitu zaie eta ez dira faltako Irunero euskarazko argikariaren bi ale berezi. Hauetan ere aurreko urtearekiko alde nabarmenarekin, izan ere, «paperera bueltatuko gara, horrela eskatu baitute hainbat ikastetxetatik», adierazi zuen Euskara arloko udal ordezkaria den Josune Gómezek.
Arantza Zulet teknikariarekin batera, aurtengo ekintza programa aurkeztu zuen atzo. Txontxogiloak, gai sozialetara hurbilduko diren an-tzezlanak eta 'Gartxot' filmaren proiekzioa osatuko dute proposamenaren ardatz nagusia, beti ere, ekimen honek duen helburuaren bila: «haurren eta gazteen motibazioan eragin euskararen aldeko jarrera positiboa sustatuz». Euskararen Hilabetea «Haur Hezkuntzatik hasita, DBHko 4. mailara arte, Irungo ikastetxe eta institutuetako ikasleei dago zuzenduta», guztira «7.267 haur eta gazte», azpimarratu zuen Gómezek.
Oraindik ez du data finkoa eta lekua ere erabakitzear dago, «ikastetxeekin adostu nahi ditugun gauzak baitira», adierazi zuen Euskara ordezkariak aurtengo programan berritasun nagusia den World Coffeeari buruz. «Martxoaren 4a eta 11ren arteko goiz batean burutuko dugu, beharbada udaletxeko areto nagusian».
Ekimena «gazteei interesatzen zaien gai baten inguruan izango da, ziurenik haiek proposatuta», adierazi zuen Zuletek. World coffearen metodologia aukeratu da elkarrizketak eta parte hartzea bultzatzeaz gain, «gaiaren inguruan ondorioak ateratzeko aukera ematen duelako». DBHko 3. eta 4. mailako ikasleei, «helduenak», zuzendu zaie gonbidapena eta «dagoeneko, hiru institutuk baieztatu dute parte hartuko dutela», esan zuen teknikariak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario