BAHITUTAKO EMAKUMEARI BABES OSOA ADIERAZI DIOTE IRUNDARREK

Zabaltza plazako kioskoan elkartu ziren.
Indarkeria matxista kasu berri eman zen Irunen atzo gauean. Emakume batek bikotekideak bi hilabetez bahitua izan zuela salatu zuen. Herritarrek azkar erantzun dute, eta atzo bertan, hamarka lagun bildu ziren Zabaltza plazan, amorruz, ‘Emakumeen aurkako indarkeriarik ez’ lelopean. Udaleko zinegotziekin batera, zenbait herritar eta elkarte feministako kide izan ziren elkarretaratzean, biktimari elkartasun osoa adierazteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario