miércoles, 13 de enero de 2021

Bidasoa Biziriken instalazioak berritu dituzte 'Gastronomia eta talentua' proiektuari begira

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el miércoles día 13 de Enero de 2021.

Bidasoa Biziriken instalazioak berritu dituzte 'Gastronomia eta talentua' proiektuari begira

Guztira bi ikastaro dira espazio honen erabilpena egingo dutenak. Azaroan eta abenduan hasi ziren formakuntza hauek eskaintzen.

Miguel Angel Paez eta Maria Serrano lehendakari eta lehendakariordea gaurko prentsaurrekoan.

Duela bi urte hasi ziren Ducoureau Jauregia berritzeko lanak. Gaurko prentsaurrekoan, Miguel Angel Paez eta Maria Serrano Bidasoa Bizirikeko lehendakariak eta lehendakariordeak, lanak amaitutzat eman dituzte, ostatu eta ostalaritza zerbitzuen esparruetako instalakuntzak hobetuz. 

Serranok zehaztu du, “espazio zabalagoak lortu dira eta ekipamendu berriak jarri ditugu. Hala nola, etxetresna elektriko berriak”.

Irun eta Hondarribiako udalek, 2019an proposatu zuten ‘Bidasoa gastronomia eta talentua’ proiektua eta iazko azaroan eta abenduan jarri zituzten martxan sukaldaritzari lotutako bi ikastaro. Bata sukaldaritzako teknikaria eta bestea sukaldaritzako laguntzaile izateko lan formakuntzak dira. 

Paezek adierazi duenaren arabera, eskaintza hauetan parte hartzen duten hamabost pertsonek “sektoreak eskatzen dituen trebetasun eta gaitasunak garatu ahal izango dituzte”.

No hay comentarios: