jueves, 19 de abril de 2018

'Giltzardun etxea' irekiko du larunbatean Tanttakak Irungo antzerki zaleentzat

Noticia publicada en Diario Vasco,el jueves día 19 de Abril de 2018.

'Giltzardun etxea' irekiko du larunbatean Tanttakak Irungo antzerki zaleentzat

Ainhoa Aierbe, Mireia Gabilondo eta Vito Rogado aktoreak 'Giltzardun etxean'./
Ainhoa Aierbe, Mireia Gabilondo eta Vito Rogado aktoreak 'Giltzardun etxean'. 

Mireia Gabilondo, Ainhoa Aierbe eta Vito Rogado antzezleek, Fernando Bernuésen zuzendaritzapean, Mada Aldereteren lanari ahotsa emango diote

I. MORONDO IRUN.
Ezohiko antzerki proposamena dakar aste honetan Amaia Kultur Zentroak. Larunbatean, 20:00etan eta sarrerak ohiko tokietan 7,55 eurotan salgai, Tanttaka Teatro taldeak eszenatokia bere 'Giltzardun etxea' antzezlanarekin beteko du.
Duela sei bat hilabete aurkeztu zuen Tanttakak proiektu berri hau Mada Alderete madrildarraren poesian oinarrituta. Alderetek (kazetari, irakasle, giza hezitzaile) bere lanean izandako eskarmentua poematara eraman du eta 'Giltzardun etxea' lanak horietako batzuk ditu abiapuntu, zehazki etxe sozial batean zazpi urte hezitzaile eman ondoren idatzitakoak.

Diskordantziazko ikuzkizuna

Fernando Bernués zuzendari prestigiosoak landu zituen Aldereteren hitzak antzezlan bihurtu arte. Dramaturgia ez ezik, zuzendaritza ere bere gain hartu zuen, lan horretan Sara Cózar ere laguntzaile zuela. Baina, prozesuan muin, Bernuések berak diseinatutako eszenografiak du garrantzi berezia bere lan honetan.
Kontzeptu irekian uler dadila hemen eszenografiarena. Ainara LeGardon musikariak -tzaile eta interpretea, Irunen ezaguna hainbat gauzagatik, batik bat, Udalarekin jorratutako hainbat proiektuengatik-, jartzen dio, zuzenean, soinu banda antzezlanari. Horrekin nahastuta eta «diskordantziaz beteriko ikuskizun bat osatzen», Maialen Sarasuaren irudi politak baita zeha-tzak ere.
Testuinguru horretan lanean ariko dira aktoreak, hiru emakume honakoan, Ainhoa Aierbe, Mireia Gabilondo eta Vito Rogado, gizarte langile talde baten erraietan sartuko direnak. Egunerokotasuna islatzen duten momentuen bitartez, indarkeriaren biktima diren emakumeentzako bi egoitzatako bizi-tza biluztuko dute, bata Larrialdi Egoeretarako etxe bat, Abegi etxea bestea.
Honek guztiak helburu du erarik gordinenean egia penagarri bezain ezezagun batera ikuslegoa gerturatzea. Idazle beraren hitzetan, gezur bakarra dago lan honetan guztian eta pertsonaien izen propioak baino ez da.

No hay comentarios: