jueves, 19 de abril de 2018

Gizon bat atxilotu dute irunen Emakume bati sexu erasoa egiteagatik

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 18 de Abril de 2018.

GIZON BAT ATXILOTU DUTE IRUNEN EMAKUME BATI SEXU ERASOA EGITEAGATIK


Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze baten irudia.
Joan den astelehenean Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen Irungo San Juan plazan, emakume bati sexu erasoa egiteagatik. Colon pasealekuan izan zen eraso matxista, emakumea zakurrarekin paseo bat ematen ari zen bitartean. Erasotzailea emakumearengana hurbildu eta ukituak egiten hasi zen orduan. Emakumea laguntza eske aritu ostean, herritar batek erantzun eta Ertzaintzarekin jarri ziren kontaktuan. Egun, gizona Irungo Ertzain Etxean dago, sexu eraso delitua egotzita.
Eraso matxista horren aurrean, Irungo Udalak gertaera gaitzetsi nahi izan du. “Irungo Udalak erabat arbuiatzen ditu emakumeek jasaten dituzten eraso eta gehiegikeria mota guztiak, eta elkartasuna agertzen die biktimei”, adierazi dute eta erasoa jasan zuen emakumeari laguntza eskaini zion herritarrak egindakoa goraipatu dute.

No hay comentarios: