IRUN
«Bilduk ez du Txingudi GHKan ez sartzeko intentziorik eduki», adierazi du Oinatz Mitxelenak
08.02.13 - 00:28 -
Irungo Bildu udal taldeak «harriduraz» jaso ditu asteazkenean «Txingudi Mankomunitateko lehendakari eta lehendakari ordeak eta San Markos eta Debabarrenako lehendakariek egindako adierazpen batzuk». Hondakinen gaian «oraindik ez dakigu Txingudik Gipuzkoarekin batera edo bere aldetik joan nahi duen», adierazi zuen Oinatz Mitxelenak, Bilduko bozeramaileak. «Behin baino gehiagotan egin dugu galdera hau, marko desberdinetan, eta oraindik ez dugu erantzunik jaso».
Asteazkenean Txingudi, San Markos eta Debabarrenako mankomunitateen lehendakariek egindako adierazpenei buruz, Mitxelenak azaldu zuen bazirudiela «erru guztia Bildurena zela. Argi dagoena da gaur egun Txingudi Mankomunitatea Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketatik (GHK) kanpo dagoela, epai bat dagoelako. Bilduk ez du inongo momentuan Txingudi GHKan ez sartzeko intentziorik eduki», azpimarratu zuen Irungo udal taldeko bozeramaileak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario