Hondarribiko eta Irungo Bilduk bere borondatea erakutsi dute Mankomunitateak zabor bilketan emango dituen aurrerapausuetan lan egiteko
Mitxelenak dionenez Mankomunitateak aurrerapausoak emango ditu 2013an "baina oraindik asko hobetu daiteke"
Hondarribiko eta Irungo Bildu udal taldeak prentsaurreko bat eskaini zuten atzo Irungo San Miguel auzoko Uranzu Merkatuaren aurrean, izan ere Txingudi Zerbitzuak Mankomunitateko 2013.urterako aurrekontuei buruzko balorazioa egiteko. “Iluntasun eta argitasun puntu batzuk ikusten ditugu mankomunitateak jorratzen dituen ura, hondakinak eta kale garbiketarean ataletan”, zioen Oinatz Mitxelena, Irungo Bildu taldeko bozeramaileak. “Hondakinei dagokienez, aurrerapausu batzuk badaude, baina oraindik asko hobetu daiteke, izan ere arazo bat daukagu hondakinekin eta administraziotik irtenbidea eman behar zaio”. “Ezaguna da 5. edukiontziaren aldeko apostua egiten dutela baina proiektu pilotuak eman dituen emaitzak ez dira onak izan, eta datu horiekin aurrera jarraitzea beldurra ematen digu”. Bildutik ez gara itsiko sistemen arteko borroka batera, guk argi uzten dugu hondakinen arazoari konponbidea emateko irekiak gaudela, ez dugu atez ateko sistema alde batera uzten, baina 5. edukionztiaren inplantaziora ez gara itxiko”.
Mitexelenak azaltzen zuenez, “Uranzu merkatuak zabor sortzaile handietako bat da eta planteatzen dutenaren arabera sortzaile handiei bilketa egiteko sistema batzuk aurreikusten dira aurten. Hori positiboa da, baina derrigortasun bat faltan botatzen dugu helburuak lortu ahal izateko”.” Hala ere, Hondarribiko eta Irungo Bilduk gure borondatea jarriko dugu Mankomunitateak emango dituen aurrerapausuetan lan egiteko”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario