sábado, 16 de mayo de 2015

Elikadura burujabetza helburu bezala

Noticia emitida y publicada en Radio Irun-Cadena SER, el viernes día 15 de Mayo de 2015.

UDAL HAUTESKUNDEAK

Elikadura burujabetza helburu bezala

Proposamenen artean, EH Bilduk lur baku publiko baten sorrera bultzatu nahi du baratzagintzaz bizi nahi duten pertsonek ofizio hori aurrera eramateko aukera eskaintzeko




enlace:







EH Bilduk, elikadura burujabetza dauka helburu. “Zaila da herritik
herrirako ekoizpena lortzea baina poliki poliki hasteko garaia da. Urte pila dira lehen sektorea alde batera utzi zela baina gure ustetan bizirauteko behar ditugun jakiak ekoiztea garrantzitsua dela. Gaur egun Irun sektore honetan dabiltzan ekoizleek beraiek diote egoera oso larri batean gaudela eta bide horretan lanean jarraitzea kasik ezinezkoa dela. EH bildutik argi daukagu egoera honetara sistemak berak ekarri gaituela, kontsumitzera bultzatzen gaituzte baina ez bertako produktua kontsumitzera”, dio Oinatz Mitxelena hautagaiak.


Horretarako, Irungo EH Bilduk hurrengo proposamenak egiten ditu:

- Lur banku publiko batean sorrera, baratzagintzaz bizi nahi duten
pertsonek ofizio hori aurrera eraman ahal izateko aukera eskaintzeko.

- Pribatuak diren baina nekazaritzarako bideratuak dauden lurrak
alokairuan jartzea horiek ustiatzeko.

- Bertako produktuak saltzeko azoka gune gehiago jartze Irungo auzo
Ezberdinetan

- Udalak egiten dituen kontratazioetan bertako produktua erabiltzeko
eskaerak egitea

- Bidasoa Bizirik bitartekari modura eginda, ekoizleen eta taberna edo
jatetxeen arteko elkarlana bultzatzea, helburu bezala bertako produktua erabiltzeko.

- Nekazaritza eskola baten sorrera bultzatu nahi dugu, gure inguruan
bizimodu bezala nekazaritza eduki nahi duten horiek ikasketak egin ahal
izateko.

No hay comentarios: