EH Bilduk San Juan aparkalekuan orain arte erabili den alokairu sistema mantentzea eskatu du
- M.A.I.
- IRUN
EH Bildu udal taldeak San Juan aparkalekuko alokairu sistema mantentzea eskatu dio udal Gobernuari, «bizilagunekin orain arte oso ondo funtzionatu» duena. Aparkaleku honen inguruan ere, «plaza hutsak errenta justu baten truken inguruko komertzio eta enpresetako langileei erabiltzeko aukera ematea» eta kotxeez gain «motorrak eta txirrindak ere aparkatzeko aukera ematea» proposatu du.
EH Bilduk gogorarazi duenez, orain arte erabili den sistema «hemendik gutxira aldatuko da, udal Gobernuak martxan jarri duen estrategia itsusi baten ondorioz; asmoa urtetan San Juanen 'saldu' ezin izan dituen 158 plazak gainetik kentzea da». Estrategia hau «ez zaio batere ondo atera» udal Gobernuari, «plazak eskuratzera animatu diren pertsonak 34 besterik ez baitira izan.
EH Bilduk dioenez, «politika txapuzero baten ondorioz laster mahai gainean bi arazo izango ditugu: San Juan aparkalekuan oraindik 124 plaza huts izango ditugu» eta «otsailetik aurrera, Urdanibia inguruko hainbat bizilagunek kotxea kalean utzi beharko dutenez, aparkatzeko arazo larriak sortuko dira». Irungo EH Bilduk «honekin bat ez datorrela argi eta garbi adierazi nahi du, politikariak herritarren arazo eta beharrei soluzio-bideak bilatzeko gaudelako eta ez arazoei arazo gehiago pilatzeko».
No hay comentarios:
Publicar un comentario