martes, 11 de septiembre de 2018

Irunek kurtso politiko berria «paralisi egoeran» hasi duela leporatu dio Bilduk Udal Gobernuari

Noticia publicada en Diario Vasco,el martes día 11 de Septiembre de 2018.

Irunek kurtso politiko berria «paralisi egoeran» hasi duela leporatu dio Bilduk Udal Gobernuari

EH Bildu. Dani Berasategi, José Cayetano Díez eta Jokin Melida./
EH Bildu. Dani Berasategi, José Cayetano Díez eta Jokin Melida. 

«Via Irun, kirol instalazioen arazoa, migranteen afera, edo Olaberria Bailarako Plan Berezia» aipatu ziren ikasturte honetarako dauden erronken artean

I. M. IRUN.
EH Bildu udal taldeak hasi berri den kurtso politikorako bere kokapena agerraldi publiko batean ezagutarazi zuen. José Cayetano Díez zinegotziak esplikatu zuen aurreko urteetan instituzioetan egindako lanaren ondorioz, «eta beti ere herritarrak erdigunean jarriz, errotuta dagoen talde eta proiektu batez ari gaitezke». Testuinguru horretan kokatu zuen hasten den ikasturte politiko hau, «hauteskunde kurtsoa», gogoratu zuen.
Kritiko hasi zuen Díazek ikasturtea, Udal Gobernuari hiriak sufritzen duen «paralisi egoera» leporatuz. Bere taldekide den Dani Berasategik adierazi zuen «gobernantza modu berriak» behar direla, «herritarren ongizatearen hobekuntzan eragingo dutenak, bizi kalitatean, kohesioan; kultura egiteko era berriak behar dira, gazteei bizi aukerak eskeintzea, lehen sektoreari merezi duen arreta ematea...». Berasategi eta Díezen artean Bidasoa Bizirik, Txinzer eta Irunvi ekonomian, energian eta etxebizitzan aldaketa emateko behar diren tresnak direla adierazi zuten, «baina beste norabide bat eman behar zaie».

Via Irun, erronka nagusia

Datorren hilabetetan etorriko den guztiatik Via Irun proiektuari eskeini zion denbora gehien Díezek. «Proiektu handia da, ilusioa sortzen duena, baina bildur gaude ez ote den proiektu pertsonalista bat bilakatuko, Ficoba bezela. Agerian geratzen ari da Udal Gobernu honek ez duela akordioetara iristeko gaitasunik», kritikatu zuen. «Proiektu honetan asko dugu jokoan. Ezinbestekoa da hasieratik eragileen parte hartzea eta herritarrak proiektuaren parte senti daitezen. Horrela ez bada, porrot egingo du». Kurtsorako beste erronka batzuk, «Plaiaundiko kirol instalazioen arazoa, migranteen afera, Olaberria Bailarako Plan Berezia...», aipatu zituen, merkataritza, aparkalekuak eta «etxebizitzaren egoera kaskarra» ahaztu gabe.
José Antonio Santano alkatearen aurka aurkeztu nahi zuten zentsura mozioaren inguruan Jokin Melida bozeramaileak eman zituen azalpenak. «Esan beharrekoak esan genituen. Gure aldetik, ez dago ezer berririk. Pilota ez dago gure teilatuan».

No hay comentarios: