Terrorismoen biktimak gogoratuko
ditu Irunek astelehen honetan
Ekitaldia monolitoaren aurrean lore-eskaintza bat egitea izango da, eta interesa
duten pertsona guztiek hartu ahalko dute parte bertan

Urtero bezala, martxoaren 11n, hau da, 2004an Madrilen izan ziren atentatuen egunean, Irunen omenaldi bat egingo zaie terrorismoaren biktimei. Hamabostgarren urtez jarraian, astelehenean, hau da, martxoaren 11n, 12:00etatik aurrera, biktimen omenezko ekitaldi bat egingo da Iparralde hiribidean jarritako monolitoan.
Ekitaldia monolitoaren aurrean lore-eskaintza bat egitea izango da, eta interesa duten pertsona guztiek hartu ahalko dute parte bertan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario