martes, 11 de febrero de 2020

Gizon bat atxilotu dute Irunen, indarra erabiliz lapurreta egiteagatik

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 10 de Febrero de 2020.

Gizon bat atxilotu dute Irunen, indarra erabiliz lapurreta egiteagatik

Luis de Uranzu kaleko jantzi denda batean antzeman dute, bertatik aldendu nahian ari zenean. Jabeek dendan gordeta zuten diru zorroa aurkitu dute ertzainek inguruko lorategi batean.
Kotxean antzeman diote arma Ertzaintzako kideek.
Segurtasun sailak jakinarazi berri duenez, Ertzaintzak 18 urteko gizon bat atxilotu du gaur gauean Irunen, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Luis de Uranzu kaleko jantzi denda batean antzeman dute, bertatik aldendu nahian ari zenean. Jabeek dendan gordeta zuten diru zorroa aurkitu dute ertzainek inguruko lorategi batean.
Gizona identifikatu dute, eta baharrezko frogaketak egin ostean, atxilotu egin dute, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Polizia egoitzara eraman dute.

No hay comentarios: