Joan den hilaren 21ean (ostirala) izan zela diote, Artia inguruan. Taldekoek zabaldutako irudietan orban marroi bat ikus daiteke.
Twitter bidez jakinarazi dutenez, Artiako Lagunak taldeko kideek Bidasoa ibaian isurketa bat izan dela salatu berri dute. Joan den hilaren 21ean (ostirala) izan zela diote, Artia inguruan. Taldekoek zabaldu dituzten irudietan ikus daitekeen bezalaxe, orban marroi bat agertu da uretan. «Bidasoa garbi eta osasuntsua nahi dugu», exijitu dute sare sozialean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario