COVID-19ak hezkuntzan ere eragindako arazoari irtenbide bat eman nahi dio udalak, ikasleen arteko distantziak bermatu daitezen.
Irungo alkate Jose Antonio Santano jakinarazi berri duenez, udal instalazio eta eremuak kirol eta hezkuntza jardueretarako erabiltzeko asmoa du udalak. Hala, osasun larrialdiak eragindako egoera honetan, ikasleen arteko segurtasun distantzia arazoei irtenbide bat bilatu nahi dio udalak, eta horretarako, udal instalazioak ikastetxeen eskuetan uzteko konpromisoa hartu dute. Halere, alkateak argitu du bestelako erakundeetatik oraindik ez direla haiekin harremanetan jarri, eta «informazioa eta koordinazioa» eskatu diote Eusko Jaurlaritzari, proiektuari itxura ematen hasi ahal izateko. «Oraindik udaletxeekin ez da inor jarri harremanetan aukera hau eta beste batzuk baloratzeko», adierazi du Santanok.
No hay comentarios:
Publicar un comentario