2015etik gaur bitarte, ia milioi bat euro inguruko inbertsioa egin du udalak landa eremuko errepideak hobetzeko.
Cristina Laborda Obra saileko ordezkariak azaldu berri duenez, amaitu dituzte hiriko landa eremuko Etxeberria errepidea hobetzeko lanak. Bi kilometro inguruko luzera du eremu berrituak, goitik behera berritu dute. 2016tik hona, hainbat fasetan, Arbelaiztxipi eta Makatzaondo baserrien arteko azken zatia ere berritu dute. Orain arte, 364.788,56 euro inbertitu ditu udalak bide horretan.
2015etik gaur bitarte, ia milioi bat euro inguruko inbertsioa egin du udalak landa eremuko errepideak hobetzeko, hala nola, Oiakintan, Zamoran eta Irugurutzetako labeetarako irispideetan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario