Azken egunotan belar berria jartzen hasi dira, instalakuntzak osorik hobetzeko proiektuaren barruan. Lan osagarri ugari egingo dituzte zelaian zein harmailetan.
Udalde-Kateako futbol zelaia pixkanaka itxura berria hartzen ari da. Azken egunotan, belar artifizial berria jartzen hasi dira, 2003an inauguratu zituzten instalakuntzei itxura berria emateko planaren barruan.
Egungo belar artifizialaren ordez belar geruza berri bat jartzen ari dira, «indarrean dagoen araudiaren araberako ezaugarriak dituena, oinarri elastiko moteltzaile baten gainean». Gainera, ureztapen sistema hobetuko dutela azaldu dute udaleko iturriek. Horrez gain, ondorengo lan osagarriak ere egingo dituzte datozen asteotan: egungo drainatze sarea egokituko dute, gainazaleko jariatze ura behar bezala hustea bermatzeko eta zelaian urik ez pilatzeko; harmailetako egungo egituran olana mikrozulatua instalatuko dute, ikusleak euritik babesteko; egungo proiektagailuen ordez, LED argiztapen elementuak jarriko dituzte.
Obra guztirako, 299.729,89 euroko inbertsioa egingo dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario