viernes, 8 de enero de 2021

«EAJk eta lehendakariak Irun eta Via Irun bezalako proiektua gutxietsi ditu»

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el jueves día 7 de Enero de 2021.

«EAJk eta lehendakariak Irun eta Via Irun bezalako proiektua gutxietsi ditu»

Europako funtsen harira, Irungo proiektu handiak gutxietsi dituztela leporatu dio PSE-EEK lehendakariari. Horrez gain, irundarren beharrak defendatu beharrean Xabier Iridoy jeltzalea bere eta bere alderdiaren irudia zuritzen dabilela ere salatu dute.

Jose Antonio Santano alkatea, alderdiko kideekin batera gaurko agerraldian.

Irungo PSE-EE taldeak gaur bertan erantzun dio joan den astean EAJ taldeko bozeramaile Xabier Iridoyk egindako proposamenari. Europar Batasunak onartutako 1,8 bilioi euroko funtsen harira, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako eta Irungo Udalak ere parte hartzen duen Txingudiko 2015-2026 Plan Zuzentzailearen proiektua aurkeztu zioten udal gobernuari. «Gure hiria hobetzeko proiektu interesgarri» gisa definitu zuten jeltzaleek. EAJko kideen arabera, honek «Bidasoaren ertzeko eta degradatuak, sarbiderik gabeak eta ingurumen balio handiko tarte naturalak berreskuratzea» du helburu.

Honi lotuta, joan den astean Iñigo Urkullu lehendakariak aurkeztutako 188 proiektuetako bat Txingudiko badiaren inguruko natur guneen konektagarritasuna hobetzeko Gida Plan bati bultzada ematea izan zen.

Bada, alderdi sozialistak gaur bertan gaiaren gaineko irakurketa elkarbanatu nahi izan du irundarrekin. Honetan, lehendakariak aurkeztutakoa oso albiste on bezala hartu izana leporatu diote Iridoyri, Europako funtsetatik jasotako «6000 milioi euro eta 188 proiektu horietan soilik Txingudi badiaren berriztapenerako plan bat jaso baitute». Hau da, soilik bidegorri bat aurreikusi dutela leporatu diote, bestelako proiektu handiak alde batera utzi dituzten bitartean.

Irundarren beharrak defendatu beharrean Iridoy bere eta bere alderdiaren irudia zuritzen dabilela ere esan dute PSE-EEtik. «EAJk eta lehendakariak Irun eta Via Irun bezalako proiektua gutxietsi ditu», esan du Miguel Angel Paez sozialistak.

Era berean, proiektuak aukeratzeko prozesuan gardentasun falta leporatu diote Urkulluri. «Irunen alde Iridoyk egiten duen defentsa hau bada, agian komeni da bere alderdia berritzean eta funtzio aldaketa batzuetan pentsatzen hastea. Izan ere, argi geratu da Irunen defentsa lehentasuna ez dela jada harentzat».

No hay comentarios: