Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el martes día 4 de Mayo de 2021.
Irun jasangarri bat sustatzeko topagunea sortuko dute
Udalak Jasangarritasun Energetikoaren Batzordea martxan jarriko du datorren astelehenean
– j.g. 04.05.2021 | 00:52irun – Irungo Hiri-Mugikortasun Jasangarriko Plan berriaren lanketaren barnean, Udalak Jasangarritasun Energetikoaren Ba-tzordea sortuko du maiatzean zehar. Topagune honen lehenengo bilera datorren astelehenean, maiatzak 10, ospatuko da eta bertan bizilagunen elkarteak, elkarte ekologistak, emakumeen elkarteak eta gaian interesa duten udalerriko beste agenteek hartuko dute parte. Hitzordua erdi-presentziala izango da; hau da, kide batzuek presentzialki hartuko dute parte, eta beste ba-tzuek telematikoki. Batzordeak jasangarritasun energetikoko politikekin lotura duten gai guztiak landu ahalko ditu. Gainera, ingumen kontzeptuaren eta garapen jasangarriaren kontzeptuaren barruko beste gai batzuk landu ahalko ditu; esaterako, eredu ekonomikoa aldatzearekin, berotegi efektuko gasen emisioak murriztearekin edo biodibertsitatea ez galtzearekin lotura duten gaiak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario