'Maitemina' liburuaren aurkezpena, Lumak Haizeren eskutik
Hilaren 10ean izango da aurkezpena, Palmera Monteron. Julen Gorosabel idazle donostiarra bertaratuko da.
Lumak Haize Irungo Harrotasun Kritikoa taldeak Maitemina liburuaren aurkezpena antolatu du. Julen Gorosabel donostiarra da idazlea eta bertan izango da, hilaren 10ean, Palmera Montero Gunean, 18:30ean.
Maitasunari, gurasotasunari, minari, sendatzeari eta zaurgarritasunari buruz hausnartzeko plaza izango dela aurreratu du Lumak Haizek. Sarrera doakoa da, aforoa bete arte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario