miércoles, 18 de diciembre de 2024

Puianako baratze ekologikoen zozketa egin da

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 18 de Diciembre de 2024.

Puianako baratze ekologikoen zozketa egin da

Esleipendunek hilaren 23ra arte daukate baratzea onartzeko. Erreklamazioak egiteko epea ere zabalik dago.

Puianako ekobaratzak.

Irungo Udalaren baratze ekologikoen zozketa publikoa egin dute eta esleipendunen behin-behineko zerrendak eta itxaron zerrendak publiko egin dituzte. Horretarako orrialde honetara joan behar da.

Orain, astelehenetik aurrera, hamar eguneko epea zabaldu da erreklamazioak aurkeztu ahal izateko. Dagoeneko jakinarazi zaie esleipendunei hala izan direla eta onartu egin beharko dute esleipena, hilaren 23a baino lehen.

Behin fidantzaren gordailua eginda, behin betiko bilakatuko dira behin behineko esleipendunak. Fidantza egin ezean, pertsona horri dagokion baratzea libre geratuko da eta beste pertsona bati esleituko diote, itxarote zerrendaren arabera.

No hay comentarios: