lunes, 24 de febrero de 2025

Ficobaren datuek gora egin dute 2024an

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 24 de Febrero de 2025

Ficobaren datuek gora egin dute 2024an

Guztira 285 ekitaldi antolatu ziren iaz eta 145.000 bisitari gerturatu ziren. Ekonomikoki 32,9 milioi euroko inpaktua eragin du.

Iñigo Lavado jatetxea.

Ficobak 2024 urtearen balorazioa izan du eta beste urte betez “urte positiboa” izan dela adierazi dute, parametro guztietan gainera. 2023rekin alderatuta, ekitaldi gehiago egin ziren, 285 hain zuzen eta 2023an 267 izan ziren. Nabarmendu egin dituzte ekitaldi kulturalak, ospakizunak eta ikuskizunak, urte betean 59 izatetik 71 izatera pasa baitira.

Guztira 15 azoka egin dira, aurreko urtean baino bat gehiago. Okupazio egunak ere hazi egin dira eta 2023an 310 egunez erabili bazuten Ficoban, 2024an 320 egunez erabili zen Ficobak. Bisitari kopuruak ere gora egin du eta 2024an 145.000 pertsona gerturatu ziren erakusketa azokara, 2023an 135.000 izan zirelarik. 32,9 milioi euroko efektua izan du horrek guztiak.

Aurtengo programazioari begira, badira berrikuntzak, hala nola, Antzineko Objektuen Azoka urriaren 25etik 26ra eta Gureak enpresaren 50. urteurrena zeinetan 4.000 pertsona elkartuko diren.

No hay comentarios: