Ertzak erdiratzeko
Bazterketa arriskuan dauden kolektiboen gaineko sentsibilizazio jardunaldiak antolatu dituzte Plaiaundiko Gizarteratze Goi Zikloko lehenengo mailako ikasleek.
Bazterketa arriskuan dauden kolektiboen gaineko jardunaldiak antolatu dituzte Palmera Monteron hilaren 29an eta 30ean. Plaiaundiko Gizarteratze Goi Zikloko lehenengo mailako ikasleek antolatu dituzte jardunaldi horiek erronka pedagogiko baten testuinguruan. Gizarte esku hartzean zubiak eraikiz du izena erronka pedagogikoak eta helburua, gizartean modu errealean eragingo zuen ekitaldia diseinatu, antolatu eta ebaluatzea da.
Jardunaldien barruan, bazterketa egoeran diren pertsonekin lanean diharduten Bidasoko elkarte eta kolektiboetako kideek hartuko dute parte. Bi egunetan, 09:00etatik 14:30era izango dira jardunaldiak eta bizipenak eta ikuspegiak partekatuko dituzte parte hartzaileek. Jartdunaldiak irekiak dira hezkuntza komunitatearentzat, gizartea arloan lanean ari diren profesionalentzat, komunikabideentzat eta gizarte bidezkoago eta barneratzaileago baten alde lan egin nahi duten guztientzat.
Hilaren 29ko jardunaldia gaztelaniaz izango da eta Kale dor Kayiko eta Kera elkarteak gutziengo etnikoez ariko dira; Kabia Kale Hezitzaileen elkartea, berriz, arriskuan diren adingabeak izango ditu hizpide. Laguntza Gutunak proiektuak eta psikologo batek hautatu ez den bakardadeaz ariko dira, eta azkenik, arrats elkartea Gizarteratze prozesuan diren preso ohiez ariko da.
Hilaren 30ean, euskarazkoa izango da jardunaldia. Norbera elkartea mendekotasunez ariko da, substantziekin lotutakoez zein portaerazkoez. Beroa elkarteak eta familia hezitzaile batek berriz, egoera zaurgarrian diren familiez hitz egingo dute. Naizen elkarteko ordezkari batek LGTBI+ kolektiboa jarriko du erdigunean jardunaldien barruan. Pertsona migranteak ere hizpide izango dituzte, Kaleko Afari Solidarioetako kide batekin eta Gari Garaialde argazkilariarekin.
Azkenik, etxerik gabeko pertsonak eramango ditu erdira Caritas elkarteak.
Plaiaundi Lanbide Heziketako Institutuak azaldu duenez, bi egunetan zehar GIZ 3A eta 3D taldeetako ikasleak izango dira protagonistak, eta ahiekin batera izango dira gonbidatu gisa Easoko Gizarteratze ikasle eta irakasleak hilaren 29an, eta Plaiaundiko Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasleak hilaren 30ean. Bi jardunaldien hasieran, halaber, zuzendaritzako kide batek egingo du sarrera instituzionala.
Jardunaldiak bi egunetan Palmera Montero eraikinean izango dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario