jueves, 10 de abril de 2025

Espainiako II. Errepublika Eguna ospatuko da Irunen

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 10 de Abril de 2025.

Espainiako II. Errepublika Eguna ospatuko da Irunen

Hilaren 13an igoko dute bandera San Juan plazan, eta hilaren 14an karabana egingo dute Irungo auzoetan barrena.

Errepublika Eguna-Nicolas Gerendiain

Aurten 94 urte beteko dira Espainiako bigarren errepublika aldarrikatu zela eta Irunen mugarri historiko hori ospatzeko bi deialdi egin ditu Nicolas Gerendiain elkarteak. Batetik, hilaren 13an, igandea, bandera errepublikanoa zintzilikatzeko ekitaldia egingo dute San Juan plazan, 12:30ean.

Bestetik, hilaren 14an, karabana errepublikanoa egingo dute Gal Stadiumetik abiatuta, 18:30ean. Irungo hainbat auzotatik pasako dira eta parte hartzeko deia egin dute, bizikletan, autoan edo nahi den moduan. Gizarteari dei egin diete ere etxeko balkoietan bandera errepublikanoa jartzera eta karabanan ere eramatera.

No hay comentarios: