Administrazio digitala hiritarrengana gerturatzeko prestakuntza-saioa egingo dute
'Administrazioa zugandik gertu' programaren baitan, hiritarrek administrazio elektronikoa erabiltzeko saioa izango dute Palmera Monteron.
Administrazio digitala ulertzeko askotan zailtasunak izan dituzte hiritar ugarik. Hori dela eta, administrazio digitala gaitzeko bi orduko prestakuntza-saioa antolatuko dute Palmera Monteron, urtarrilaren 22an. Administrazioa zugandik gertu estatuko programaren saioa izango da, eta saio honen sustatzailea Gobernuaren Ordezkariordetza izango da, eta bertako informatikariek eta Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionaleko (DZFN) ziurtagiri-emaile ofizialek emango dute programa. Saioa 16:00etan hasiko da, eta hamabost pertsona joan ahalko dira gehienez. Parte nahi duten pertsonek zein entitatek udaleko webgunean izena eman dezakete.
Saioak ikuspegi praktikoa, gertukoa eta ulerterraza izango du, izapide digitalak egiteko beharrezko informazioa eskura izan dezaten. Hainbat gai landuko dira bi orduetan: administrazio digitalaren funtzionamendua, ziurtagiri motak, horiek nola erabili eta administrazioaren zerbitzu elektronikoak. Gainera, parte hartzaileei DZFNren ziurtagiri digitala emango zaie, baita izapideak egiteko praktikak ere. Eskainitako plazen kopurua gainditzen bada, erakundeak beste saio batzuk antolatzeko aukera aurreikusi du.


No hay comentarios:
Publicar un comentario