Euskara batzordea dei dezala eskatzen dio Bilduk Euskara arloko delegatuari
Talde abertzalearen ustez, hori izango da udal gobernuaren euskararekiko apustua ezagutu ahal izateko modua
Euskara arloko delegatu Fernando San Martinek, Irun Iruten Elkartearen iguruan egindako adierazpenei erantzun nahi zian dio Bildu udal taldeak. “Bere hitzetan, euskara kudeatzeko moduan aldaketa eman dela onartu du, baina honek ez dio Bildu udal taldeak egindako galderari erantzuten, Biziberritze planaren eta euskararen normalizazioan dauden helburuak nola beteko diren, alegia”, adierazi du talde abertzaleak.
Bilduren esanetan “euskararekiko gure apustua garbia da hasieratik eta bai, euskararen apustuan gure politikak ez direla berdinak argi utzi nahi dugu, ez da euskararen kapitalizazioa, denon ondarea delako, ondare horren zabaltze eta sinistean daukagu ezberdintasuna”. Gauzak horrela, Bildu udal taldeak eskaera zuzena egin nahi dio euskara delegatu jaunari, “dei dezala euskara aholku batzordea, udal gobernuaren apustua ezagutu ahal izateko”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario