BERTAKO GAIA
Irungo Udalak "euskararen aldeko lanean berdin" jarraituko duela argitu nahi izan du
BILDURI ESKATU DIO "BAT ETORTZEA EZ HAUSTEA ETA GAIA ARMA GISA EZ ERABILTZEA"
Udalak ez du Irun Irutenekin zuen hitzarmena berrituko ezin duelako "antzeko elkarteen artean salbuespena egin"
XABIER SAGARZAZU - Viernes, 26 de Octubre de 2012 - Actualizado a las 05:25h
KLalean Bi programan parte hartzen duten zenbait eragile, Irun Iruteneko eta Udaleko ordezkariekin, 2008an, Amaian egindako ziurtagirien entrega ekitaldian.
IRUN. "Euskararen normalizazioa eta erabilera bultzatzeko lanean berdin" jarraituko duela argitu nahi izan du Irungo Euskara arloak, pasatako astean Irun Iruten Euskara Elkarteko zuzendaritzak haiekin lanean ez jarraitzearen atzetik "dirua aurreztea aitzakia-tzat duen erabaki eta aldaketa politikoa" dagoela esan ondoren.
Prentsa ohar baten bitartez, Fernando San Martin Euskara zinegotziak bere "atsekabea" azaldu du Irun Irutenekoek esandakoen harira, "Udalari buruz eman nahi izan duten irudiagatik".
"Udal honek, betiere legea betez, tratu adeitsua izan du elkarte horrekiko, eskatu duten guztietan babestu izan du eta urte askotan izan du Irun Irutenen gestio-gaitasunean konfidantza. Hain zuzen, elkartearen ia jarduera guztia Udaleko Euskara arloan jada bazeuden edo bertan diseinatu diren hainbat programek osatu dute, gero Irun Irutenek gauzatzen zituenak, hi-tzarmen bidez edo kontratazioz", esan du San Martinek.
Azken hilabeteetan Udalak programen kontratazio lehiaketetan aurrekontuei lehentasuna emango diela iragarri ziela esan zuten Irun Iruteneko ordezkariek eta gainera, lehiaketa publikoak aparte, elkartearekin urtero sinatzen zuen hi-tzarmena berrituko ez zuela iragarri zitzaiela.
Bi kontu horien inguruan zenbait ñabardura egin nahi izan dituzte Irungo Euskara arlotik: "Kontratazioetan prezioa lehenetsiz kalitatea sakrifikatzen zela esan zuten Irun Irutenekoek, baina ez da prezioa baloratzen den gauza bakarra".
Honela, egin berri den Eskola Kirola programaren esleitzean, prezioak guztizko puntuazioaren %51 suposatzen zuen eta proiektuaren kaliteateak %49. "Irun Irutenek esaten ez duena da programa hori urte askotan kudeatu eta ezagutu ondoren, hiru puntuko aldea bakarrik atera ziola beste enpresari, 49tik 37 lortuaz", esan dute Udaletik.
Irun Irutenekin sinatu ohi zen urteroko hitzarmenaren inguruan, Fernando San Martinek esan du Irunen badirela "beste elkarte batzuek euskara sustatzeko" eta beraz, "legez" ezin dela "hitzarmenik egin elkarte bakar batekin, parte-hartzerik baldin badago"; hots, ezin dela salbuespena egin, "batzuk diruz lagunduz eta beste batzuk ez, jarduera mota berberagatik".
Irun Iruteni buruz, Euskara ordezkariak uste du "arazoa izan litekeela elkarteak jarduerarik ez duela ia garatu Udaletik aparte".
KRITIKAK Irun Irutenekin gertatutakoak eta elkarteak berak Udalari "erabaki politikoa" hartzea egotzi izanari oposizioko alderdien kritikak batu zaizkio.
Bilduko Oinatz Mitxelenak "gertatutakoak, eta bereziki Irun Irutenekin urteroko hitzarmena ez berri-tzeak, udal Gobernuak euskararen normalizazioarekiko duen jarrera eta borondatea zalantza larrian" jar-tzen dituela esan zuen asteartean.
"Orain arte, eta gure ustez okerra den azpikontratazioen politika eginaz, Udalari ahoa bete egin izan zaio Irun Irutenekin egindako elkarlanarekin; harrigarria da gertatutakoa eta krisialdi ekonomikoa aitzakiatzat hartuta, zenbait programa enpresen esku utzi eta euskaragintzan zulo handia" utziko dela azpimarratu zuen Mitxelenak. Horregatik, hiriko eragile guztiei dei egin die Bilduk "inoiz baino indartsuago elkarlanean euskararen alde aritzeko, Irunek beharra daukalako".
Kritika hauen aurrean, Fernando San Martin Euskara zinegotziak Irun Irutenen esku utzita egiten ziren jarduerak, hala nola, Solas Jolas, Kalean Bai, Mintzalaguna, Mintzodromoa eta Eskola Kirola Euskaraz "aurrerantzean ere" egingo direla esan du.
"Udal honek beti apustua egin du elebitasunaren alde eta euskara sustatzearen alde; hain zuzen, arlo oso bat dago lan etengabea egiten bide horretan aurrera egiteko", esan du Fernando San Martinek.
Aldi berean eta azkenik, Euskara zinegotziak "atsekabea" agertu du gai honetan hirian urte askotan izan den "euskara arma gisa ez erabiltzeko isileko bat etortzea hautsi delako" eta zuzenki aipatu du Bilduk.
EAJ ETA EB-BERDEAK Bildu ez da gai honen inguruan kritika egin duen talde bakarra. EB-Berdeakeko Manuel Millánen ustez ere "larria da gertatutakoa, bereziki Irun Irutenek zuen urteroko hitzarmena berrituko ez den aldetik" eta "Euskara Biziberritzeko Plana gauzatzeko Gobernuak duen borondatea kolokan" geratzen dela esan dio egunkari honi.
EAJtik, aldiz, "Irun Irutenen hi-tzarmena ez berritzearen erabakia hanka sartzea" dela esan dute. "Elkarte honekin bilduko gara eta Gobernuari ere azalpenak eskatuko dizkiogu, Irun Irutenek izugarri lagundu baitu euskarak aurrera egiteko lanean", esan dute jeltzaleek
.
.
No hay comentarios:
Publicar un comentario