Noticia publicada en Diario Vasco sección Bidasoa, el jueves día 31 de Enero de 2013.
IRUN
31.01.13 - 00:13 -
OZENKI. Ikasleek bakeari eta adiskidetasunari buruzko zenbait esaldi eta testu irakurri zituzten.
PLAZA BETE ZUTEN. Ehunka haur eta gaztetxo elkartu ziren San Juanen atzo eguerdian.
USOAK ETA PUXIKAK. Batzuk bakearen usoaren irudiarekin, eta besteak eskuetan puxikak zituztelarik, Irungo Kristau Eskoletako ikasleek bakearen aldeko mezua zabaldu zuten. :: ARGAZKIAK F. DE LA HERA
TXINTXO-TXINTXO. Txikiak oso formal egon ziren eta ekitaldia arreta handiaz jarraitu zuten.
Irunen Kristau Eskolaren barne dauden lau zentroek (Santa Teresa, San Vicente de Paul, El Pilar eta Irungo La Salle) atzo ospatu zuten, elkarrekin eta San Juan plazan, Bakearen Eskola Eguna. Musika, irudi eta bertsoen bidez, adin guztietako haur eta gaztetxoek elkarlanaren beharra adierazi zuten, honen bidez bakearen ametsa lortu ahal izateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario