domingo, 17 de febrero de 2013

Mila lagunek erantzun diote 'Baztertu paperak' kanpainari

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa sección Bertan Bidasoa Txingudi, el domingo día 17 de Febrero de 2013.

Mila lagunek erantzun diote 'Baztertu paperak' kanpainari

1.622 hondarribiar eta irundarrek jasotzen dute ura eta zaborraren faktura berria
X.S. - Domingo, 17 de Febrero de 2013 - Actualizado a las 05:23h
IRUN. Urtarrilaren 9an martxan jarri zenetik otsailaren 12ra arte, mila lagunetik gorako izen-emate kopurua jaso du Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitateak bere faktura elektronikoaren zerbi-tzuan, oraindik ere martxan dagoen ¡Pasa de papeles! - Baztertu paperak! kanpainaren ondorioz.
Kopuru honek eguneko 30 alta inguru suposatzen du eta "eran-tzuna bereziki ona izan da telefono deiak egin zaizkien enpresa, tailer eta bulego profesionalen artean", esan du mankomunitateak bidalitako ohar batean honen gerente den Miguel Angel Muñagorrik. Aipagarria ere, Txingudiko Zerbitzuen ustetan, "izena ematen duten 300 bezero partikularren kopurua".
Horrela, une honetan 1.622 dira Txingudiko Zerbizuetatik ura eta zaborraren faktura elektronikoa jasotzen duten bezeroak, 1.319 Irunen eta 303 Hondarribian.
Faktura elektronikoa jaso nahi duen edonork, aski du www.txinzer.com webgunean sartu eta han eskura duen galdera sorta txiki bati erantzutea.

No hay comentarios: