martes, 9 de abril de 2013

'Irunero' aldizkaria eraberritu egin da eta hamabostean behin kaleratuko da

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa sección Bertan Bidasoa Txingudi, el martes día 9 de Abril de 2013.


'Irunero' aldizkaria eraberritu egin da eta hamabostean behin kaleratuko da

EUSKARAZKO ALDIZKARI HISTORIKOAK GAZTEEI KEINUA EGINGO DIE ETA INTERNETEN ASTERO EGUNERATUKO DA
X.S. - Martes, 9 de Abril de 2013 - Actualizado a las 05:22h
IRUN. Iazko urtarrilean hilabetekari bezala azken alea argitaratu eta urte pasatxoko isilunearen ondoren, Irunero, Irungo euskarazko aldizkari historikoa bueltan da, hamabostekari modura.
Irunero berriak Udalaren diru-laguntza jasoko du aurrekoak bezalaxe, baina "independentea eta iralurleari zuzendua izango da erabat", hemendik aurrera, publizitateak "pisu askoz haundiagoa izango baitu bere biziraupenari begira", esan zuen aldizkaria argiratuko duen Baseclick SL enpresako kide eta kazetari den Ana Grijalbak, Fernando San Martin zinegotziarekin batera atzo egindako aurkezpenean.
EDUKIN BERRITUAK Formatua eta maiztasuna aldatzeaz gain, Irunero berrituak edukinei ere buelta bat eman nahi izan die. "Diseinua eta itxura berritzeaz gain, gazte ukitu bat eman zaio aldizkariari, teknologia berriek, aisialdiak eta kultur agendak presentzia nabarmena izango dute eta gainera, Irungo gizarte eragile, elkarte, eskola eta bestelako guztien kolaborazioa bilatuko dugu", esan zuen Ana Grijalbak.
Irunero hamabostean behin eskura egongo da paperean hiri osoko 100dik gora puntu desberdinetan, "hirigunean zein auzo guztietan", eta honetaz gain, apustu haundia egingo dute www.irunero.com gunea astero eguneratuaz.


No hay comentarios: