viernes, 25 de octubre de 2013

Irungo Bilduk «ulertezintzat» jotzen ditu Mankomunitateko tasen inguruko adierazpenak

Noticia publicada en Diario Vasco sección Bidasoa, el viernes día 25 de Octubre de 2013.

IRUN

Irungo Bilduk «ulertezintzat» jotzen ditu Mankomunitateko tasen inguruko adierazpenak

25.10.13 - 00:05 - 

Irungo Bilduk «ulertezintzat» jotzen ditu Txingudiko Mankomunitateko lehendakariak tasen aurrean egindako adierazpenak. Azteazkenean ospatu zen batzar nagusian «berrikuntza bat aurkeztu zen: hondakin organikoek bilketan parte hartzen dutenen eta ez dutenen artean etxeetako tasa bereiztea».
Bilketa honetan parte hartzen duten etxebizitzei «hondakin tasa %1 jaistea erabaki zen. Lotsarik gabe, Mankomunitateko lehendakariak jaitsiera hau abantaila bezala saldu du, frakzio berri horren bilketan parte hartzen dutenak saritzeko modu bezala plazaratuz», adierazi du Bilduk.
«Herritarrek jakin beharra dute zenbat diruz ari garen: urteko tasa arruntak 130,08 euro kobratuko dira eta tasa berriak, hondakin organikoaren bilketan parte hartzen dutenentzako 128,80 euro, biak BEZ gabe, hau da 1,28 euro gutxiago. GHK-k kobratzen duen tasa hondakin tona bakoitzeko 133,24 euro da hondakin organikoarena izan ezik, honek 66,12 euroko kostua dauka. Honek hondakin organikoren tasa beste frakzioen erdia dela esan nahi du».
Honen aurrean, Bilduren proposamena «edukiontzi marroiaren bidez biltzeko izen eman dutenei %20ko hobariak egitea eta auto konpostajea egiten dutenei %40koa» izan zen. Baina proposamena «ez zen ezta kontuan eduki ere. Gure apustua hondakinen kudeaketa ekologiko eta aurrerakoi batean doa eta Mankomuniatateak aldiz, eskema zaharkituak erabiltzen jarraitzen du».

No hay comentarios: