viernes, 22 de noviembre de 2013

Gazteak ere, operetara

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa sección Bertan Bidasoa Txingudi, el viernes día 22 de Noviembre de 2013.


BIDASOA-TXINGUDI

Gazteak ere, operetara

ASTEBURUAN IKUSGAI IZANGO DEN 'LA VIUDA ALEGRE' IKASLEEI GERTURATU DIETE HONDARRIBIAN
HONDARRIBIA, XABIER SAGARZAZU - Viernes, 22 de Noviembre de 2013 - Actualizado a las 06:08h
Asier Sánchez irundarra eszenatokitik jeistsi zen atzoko entseguaren une batean, gaztgeengandik gertu abestera.
Asier Sánchez irundarra eszenatokitik jeistsi zen atzoko entseguaren une batean, gaztgeengandik gertu abestera. (X. S.)

A
NDER Ugalde hondarribiarrak 15 urte ditu eta DBHko laugarren maila ikasten du Talaia institutuan. Musika gustuko du, baina atzo, ohikoa ez duen genero bat gertutik ezagutzeko aukera izan zuen. Ugaldek eta Hondarribiko Talaia, San Jose eta Ama Guadalupekoa ikastetxeetako beste 350 ikaslek, bihar eta etzi Irungo Amaian ikusgai izango den La viuda alegre opereta gertuagotik ezagutu ahal izan zuten atzo, Luis Mariano Lirika Elkarteak antolatutako entsegu pedagogikoan.
"Iaz etorri ginen lehenengo aldiz La Cenerentola operaren entsegura. Ikasleek, hasieran, ahotsekin eta barre pixka bat egiten zuten, baina gero, gustura egon ziren. Nik uste dut esperientzia gustatu zitzaiela", esaten zuen atzo Rosa Larraurik, Talaiako ikasketa buruak.
Luis Mariano Lirika Elkartea 2007an hasi zen eskualdeko ikasleei bere ikuskizunen entseguak zuzentzen
Ander Ugalde iazko entseguan egon zen eta atzo ere, gustura zegoen. "Ez da hau ohikoa dudan musika, baina interesgarria da", esaten zuen. Udane Olaziregi bere ikasketa kideak ere entsegu hauena "oso esperientzia polita" dela esaten zuen: "Meritu handia dauka mikrofonorik gabe abesten dutenak hain ondo entzutea".
HARROBIA EGITEKO HELBURUZ
2007tik honako apustua
Luis Mariano Lirika Elkartea "2007. urtean, Mozarten Txirula magikoaoperarekin" hasi zen honelako entseguak egiten, "musika lirikoa ezagutzera eman eta zaletuen harrobia lantzeko asmoz. Pozik gaude erantzunarekin", esaten zuen atzo Angel Pazosek, elkarteko presidenteak. Gaur, Irungo Amaian, beste 300 ikaslerentzat egingo da entsegua. Eta larunbata eta gandean, 19.00etan, La viuda alegreobraren bi funtzioak, "adin guztiei zuzenduak"
.

No hay comentarios: