martes, 3 de diciembre de 2013

Euskararen Egunerako Irungo Udalak adierazpen instituzionala onartu du

Noticia publicada en Diario Vasco sección Bidasoa,el martes día 3 de Diciembre de 2013.


IRUN

Euskararen Egunerako Irungo Udalak adierazpen instituzionala onartu du

Gaur ospatzen da hizkuntzaren aldeko jardunaldia eta horren inguruan hainbat ekimen antolatu dira hirian 

03.12.13 - 00:14 - 


Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan hainbat ekimen antolatu dira gaur Udala eta beste hainbat erakunde eta elkarteren eskutik, igandean aurreratutakoak. Horrez gain, Udal Bozeramaileen Batzordeak adierazpen instituzional bat onartu zuen atzo, Irungo Sozialistak, EAJ-PNV, Bildu eta Ezker Batua-Berdeak udal taldeen bozkekin.
«Euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna aitortzeko helburuarekin», testu luze bat eratu da. «Azken hamarkadetan eta hizkuntza asko ez bezala bizirik iritsi delako», ospa-tzeko eguna da hau. «Baina bizirik egon arren, osasunetik urrun dagoela. UNESCOk berak hizkuntza ahulen zerrendan jarri du euskara eta euskara normalizaziotik urrun dago oraindik». Horregatik, lau puntutan, honakoa dio adierazpen instituzionalak: «euskara irundar guztion ondare komuna dela aitortzen dugu»; «uste dugu euskarak biziraungo duela bere erabilera indartzen den neurrian»; «euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko denon adostasuna ezinbestekoa dela sinistuta gaude» eta «halaber, euskara gizarte kohesio indartzen duen tresna dela uste dugu».
Hauetako bakoitzari buruz zeozer argitzen da testuan. Lehenengoari dagokionez, «eleanitza den Irunen euskarak dagokion espazioa berreskuratu behar du eta errealitate horri modu egokian erantzun behar zaio Irungo Udaletik». Bigarren puntuan, «herritarron gogoa indartu, euskaraz bizitzeko jarrerak sustatu eta euskararen erabilera kalera eramateko ekimenak bultzatu eta babestu nahi ditugu». Hirugarrenean, «Irunen euskararen ezagutza eta erabileran aurrerapauso sendoak eman dira. Horrek ikuspegi ezberdinen arteko adostasuna du oinarri eta adostasuna lortzeko nahitaezkoak izan dira guztien borondatea eta elkar aditzeko jarrera irekia». Laugarrenean, euskara hainbat arlotan bultzatzeko konpromisoa hartzen da. Bukatzeko, «euskara dakienak edonon, edonorekin eta edonoiz erabilitzea», «euskara ez dakienak, euskara ikasteko erabakia har dezala» eta «erdipurdi dakienak, euskara erabiliz, hobetu dezala» gomendatzen die hiritarrei.



No hay comentarios: