IRUN
Bilduk «informazio objektiboa» eskatu dio Gobernuari Urdanibia plazako obren inguruan
18.01.14 - 00:13 -
Irungo EH Bilduk Urdanibia plazako obren inguruan zenbait adierazpen egin ditu eta «informazio objektiboa» eskatu dio Udal Gobernuari. «Jakin badakigu edozein eremutan obra batek zalantzak, kezkak eta ezinegonak sortzen dituela, eta obra hau ez da salbuespena izango».
«Gure taldeak hasieratik heldu dio gure herrian burutzera zihoan obra honi eta auzoan lanketa bat abian jarri genuen», gogoratu dute Bilduko kideek. «Bertatik ateratako ekarpenak ere aurkeztu genituen eta jarraipena egingo genuela adierazi dugu behin baino gehiagotan publikoki».
Azken hilabeteetan, «obraren nondik norakoak ezagutu nahi izan ditugu eta bilera ezberdinak burutu ditugu Obretako Arloarekin». Bilera horietan «gauza positiboak atera eta gure iritzi eta ekarpenak egin baditugu ere, oso zaila suertatu zaigu obraren prozedura zein izango den goitik behera ezagutzea», azaldu du Bilduk. «Berrikuntza lan hauen 'plan de obra', enpresak aurkeztutako proposamena, behin eta berriz eskatu badugu ere, ukatu egin digute. Informazio objektiboa da guk eskatu duguna eta ez zaigu eman. Udal Gobernuaren interpretazioan oinarritutako euskarriak besterik ez zaizkigu eman». Jarrera hau, Irungo EH Bilduren ustean, «gure lan politikoa egin ahal izateko inposa-tzen zaigun traba eta mugak dira».
Alde zaharreko obrak eta bere iraupenak «auzoan zein inguruan kezka handia sortu du eta ez da harritzekoa. Urte luzeetan zehar bertan kokatua egon den larunbateroko azoka ateratzea, urtean zehar bertan ospatzen diren jai eta ekimen ezberdinekin zer gertatuko den ez jakiteak, hainbeste galdera erantzunik gabe egoteak, areagotu egiten dute auzotarren ezinegona».
Taldearen eskaerak
Egoera hau «erabat salgarria» da Bilduren ustetan. Koalizioak «lan hauen aurrean jarraipen lan serio bat» egingo duela jakinarazi du. «Zentzu honetan Udal Gobernuari eskatzen diogu bere jarrera aldatu eta elkarlan hori ahalbidera-tzeko urratsak eman ditzan. Gure aldetik prestutasun guztia eskain-tzen dugu horretarako».
Berrikuntza lanek irauten duten bitartean, Bilduk zenbait eskaera egin ditu: «Azoka ahalik eta bizkorren eremu honetara itzultzea, bertan oraindik bizirik dauden komertzio eta tabernei laguntzak eskaintzea», eta baita «auzotarrentzat, merkatari, tabernarientzat eta bertan bizitza egiten dutenentzat informazio gune iraunkor bat jartzea».
No hay comentarios:
Publicar un comentario