OINATZ MITXELENA, BILDU
«Plan honek agortutako eredu bati ematen dio jarraipena»
15.03.14 - 01:02 -
«Plan honek agortutako eredu bati ematen dio jarraipena. Berrikuntzarik badauka, baina norabide berdinean. Dokumentuan ez da oinarrizko aldaketarik egin azken hiru urteetan, baina gure ustetan, herriak eta herritarrek bai eduki dituzte aldaketak, eta herritarren beharrei erantzuteko planteamendua egitea ezinbestekoa dela uste dugu. Hori da gure argudio nagusietako bat kontrako bozkarako. 3.000 etxebizi-tza berri planteatzen dira, baina Irunen baditugu berritzeko eta berrerabiltzeko etxebizitza huts asko: etxebizitzak berritzea da etorkizuna. Lehen sektoreari indar gehiago eman behar zaio. Plan honek genero ikuspegia kontuan edukitzea oso garrantzitsua iruditzen zaigu. Egindako lana eta esfortzua onar-tzen dugu, baina ezin ditugu ahaztu oraindik zintzilik egon daitezkeen gune batzuk. Aurka bozkatuko dugu, baina horrek ez du esan nahi herri hau dagoen bezala utzi nahi dugunik. Prest gaude beste modu batera hiria eraiki daitekeela erakusteko».
No hay comentarios:
Publicar un comentario