martes, 1 de abril de 2014

Bilduk «esfortzu bat» eskatu dio Udal Gobernuari sanmartzialetan Urdanibiako jai gunea mantentzeko

Noticia publicada en Diario Vasco sección Bidasoa,el martes día 1 de Abril de 2014.

IRUN

Bilduk «esfortzu bat» eskatu dio Udal Gobernuari sanmartzialetan Urdanibiako jai gunea mantentzeko

01.04.14 - 00:04 - 
Oinatz Mitxelena Bilduko bozeramaileak atzo eskatu zion Udal Gobernuari «benetan saiatu dadila sanmartzialetako jai gunea Urdanibia plazan mantentzeko. Esfortzu bat egin dezala» bertan antolatzen diren kontzertu eta gainontzeko aktibitateak, aurten ere, plazan ospatu daitezen.
Mitxelenak gogoratu zuenez, joan den martxoaren 20ean bere taldeak bilera bat burutu zuen Urdanibia plazako tabernari, dendari eta beste eragile sozialekin. Bileran parte hartu zuten 35 pertsonek «helburu bat genuen: jai gunea bertan geratzea, Urdanibia plazan. Hor agertu zen argi helburu horren bidean elkarlanean aritu behar garela», adierazi zuen bozeramaileak. «Bakoi-tzak bere arrazoiak ditu», baina helburuarekin «bat egiten dugu».
Bildu udal taldean «pentsa-tzen dugu plaza ez dela egongo aurreko urteetan ezagutu dugun bezala; baina bai uste dugu plazaren zati bat eta inguru kale edo guneak erabili daitezkela. Txosnak jartzeko, haurren jolasetarako, herri kirol eta animalien feriarako...». Oinatz Mitxelenak azpimarratu zuenez ,«aukerak daudela» uste du Bildu udal taldeak. «Horietako batzuk ere Udal Gobernuari azaldu dizkiogu. Ospital zaharreko sarrera, adibide bat jartzeagatik. Txosnak edo beste ekitaldi kulturalak bertan kokatu daitezke».

No hay comentarios: