Irungo Bilduk Foru Aldundiaren Partaidetzazko aurrekontuetan esku hartzera deitzen du
- M.A.I. | IRUN.
Irungo Bildu Udal taldeak «berritzaileak diren ekimenak inoiz baino garrantzitsuagoak» ikusten ditu orain «politika egiteko modua mugatu eta klase politikoa herritarrengandik urrundu egin denean. Aurrekontuak egiterako orduan boterea herritarrokin konpartitu eta hitza eta erabakia emanez gauzak beste modu batera egiteko saioa» bezala ikusten du Udal talde politikoak ekimen hau. Partaidetzazko aurrekontuek duten «alde berritzaile eta iraultzailea ikusiz, agortutako eredu baten mugak eta kalteak konpontzeko beharra ulertuz eta etorkizuna irabazteko aukeran sinetsiz, halako iniziatibak sortu eta bultzatu behar direla konbentzituta gaude» bide hori egitera bagoaz.
Gaur eta etzi
Bilduk, ekimen honen tailerrak «izaten ari diren arrakastagatik, Hondarribia eta Irungo herritarrak» zoriondu nahi izan zituen. Era berean, «oraindik parte hartu ez dutenei tailerretara bertaratu edo beste bideak erabiliz ekimenera batu daitezen» dei egin zien. Gaur, zazpietan, Urdanibia plazako Ospital zaharrean izango da hurrengoa, eta ostegunean, Mondragon Unibertsitatean, azkena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario