Bilduk «urrats txiki bat» ikusten du datorren urterako Mankomunitateak onartu dituen hondakin tasetan
- M.A.I.
- IRUN
Bildu Udal Taldeak, bezperan Txingudiko Zerbitzuak Mankomunitateak datorren urterako onartu zituen hondakinen tasen inguruan balorazioa egin zuen atzo. Baiezko botoa eman zion ezker abertzaleko koalizioak ados baitago «atal ekonimokoa kontzientziaziorako bide egokia izan daitekela» ulertuz. Hala ere, taldeak berak iaz egindako eskaeraraino ez dela iristen (%20ko hobaria organikoa birziklatzen dutenei; %40a autokonpostatzen dutenei) azpimarratu zuen. Mankomunitateak aprobatutako neurria %4eko jeitsieran geratu zen. Are gehiago, «onartzen den proposamen honek, oraindik ez du autokonpostajea egiten duten pertsonen aldeko hobari hori egiten, eta hauek dira benetan beren hondakin organikoa sortu eta kudeatzen duten bakarrak».
Gainera, «nahikoa ez dela» defendatzen du Bilduk, izan ere Mankomunitateak erabiltzen duen «sistemak oraindik ez du hondakinen birziklatze tasa modu handian igotzerik lortu. Egokia izan daiteke hartzen den erabakia baina beharrezkoa den kontrola (izen emate hutsak ez du organikoaren bereizketa ongi egiten ari denik esan nahi) sistema honek ez du hau bermatzen».
Besteetetan ere
Emandako «urrats txiki honek birziklatze tasan zerbaiten laguntzea espero» duela zioen atzo Bilduk. Baina «oraindik ere urrats handiak egiteko baditugula» gogoratu zuen.
Horren harira, «batzarrean hainbat eskaera egin ditugu, birziklagarriak diren frakzioen inguruan, asko dugu hobetzeko oraindik horretan eta sortzen dugun hondakin kopurua murrizteko». Gai guzti hauen inguruan «proposamenak egiten» jarraituko duela aurreratu zuen ezker abertzaleko koalizioak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario