Udalak www.irun.eus domeinua erosi eta bere web orrira bideratu du
- M.A.I.
- IRUN
Udalak irun.eus domeinua erosi duela jakin arazi zuen atzo. Hortaz, Irungo Udalaren web orrian sartzeko dagoeneko www.irun.eus helbidea erabil daiteke. Nahiz eta erosketa duela zenbait aste egin zen, udal teknikariek probak egiteko behar izan zuten denbora ondoren aktibatu da helbide berri hau. Honek ez du orain arte erabili den www.irun.org ezerestatuko. www.irun.eus tekleatzean, oraingo irun.org helbidera bideratuko da nabigazioa automakikoki, orain arte irun.es tekleatzean gertatzen zen modu berberan.
Joan den irailean Udal Osoko Bilkurak hartutako erabakiari dagokio berritasun hau.
Jeltzaleen proposamena
Eusko Alderdi Jeltzalea izan zen Irungo Udalak .eus domeinua eros zezan proposatu zuena. Bere mozioak udal web orria www.irun.eus izan zedin eskatzen zuen. Udal Gobernuak aurkeztu zuen mozio alternatiboa bozkatu eta onartu zen eta testu hartan .eus domeinua erostea eta irun.org-era berbideratzea proposatzen zen. Udal Gobernuak bi arrazoi nagusi eman zituen udal web orriari izen nagusia ez aldatzeko. Alde batetik urtetan garatu den izena eta ezaguntasuna ez galtzea. Bestetik, aldaketak izan zezakeen diru kostu aipagarria (izena aldatzekotan, barne informatikan eraldaketa ugari egin beharko baitziren, adibidez, posta elektroniko guztiak, irun.org bukatzen direnak, irun.eus bihurtu).
No hay comentarios:
Publicar un comentario