16.000 lagun baino gehaigo aritu dira Irungo izotz gaineko irristatze pistan
Larunbatean DJ Diegoren emanaldia izango da eta igandean itxiko da pista
- @diariovasco
- IRUN
Gabonak atzean utzita, Irungo Zabaltza plazan ezarri den izotz artifizialeko pista ixteko garaia ere iritsi da. Igande honetan izango da hori, baina aurretik azken musika emanaldia eskainiko du bertan Irungo DJ Diegok larunbat honetan. Lehenengoz jarri du Udalak pista hau, Irun erdi-erdian, Gabonetako merkataritza kanpainaren barruan, eta harrera oso ona izan du ekimenak. Abenduaren hasieran zabaldu zenetik 16.000 lagun baino gehiago pasatu dira bertatik, haur eta heldu. Abendu amaieran eta urtarrileko lehenengo egunetan bildu da jende gehien, haurrei gurasoak ere gehitu baitzitzaikien eguno horietan. Eguraldiak lagundu ez duen egunetan ere, pistan mugimendu nabaritu da eta egun euritsuenetan 500 lagun inguru elkartu dira bertan patintzeko asmoz. Marka guztiak hautsi zituen eguna abenduaren 13a izan zen, 1.100 sarrerekin.
Pista zabaldu zutenetik, beste zenbait jarduera ere gauzatu dira Zabaltza plazan eta inguruan, besteak beste, gabonetako azoka, haurrentzako tailerrak eta musika emanaldiak. Larunbtan honetan izango da musika emanaldi horietako azkena. 18:00etatik 18:30era bitartean, DJ Diego irundarrak eskainiko du kioskoan, Irunen Eguberrietarako antolatu den egitarau bereziari amaiera emanez. Pista 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 22:00etara zabalik dago, ostiral eta larunbatetan gauerdira arte, eta igandean 21:00ak arte. Sarreren prezioa 3 eurokoa da txikientzat eta 5 eurokoa 13 urtetik gorakoentzat.
Haurrek eta helduek primeran pasa dute izotz pistan / De la hera
No hay comentarios:
Publicar un comentario