Haurrentzako detektibe istorio bat idatzi du Yurre Ugartek
'Naia eta Nabil detektibeak' idazlearen liburu berrian Eneko Ugartek marraztutako ilustrazioek protagonismo haundia dute
- JOANA OCHOTECO
- IRUN
'Naia eta Nabil detektibeak' da Yurre Ugarteren liburu berria. Bigarren aldiz murgildu da irundarra haur literaturan, 2013an 'Itsasoa maleta batean' ipuin luzea argitaratu ondoren. Helduentzarako literatura ere jorratu du idazleak, baina «gustura» sartu da ere haur istorioen munduan, eta «urrats natural bat bezala».
Esan bezala, Yurre Ugartek helduentzako idatzi du askotan, 'Gasolindegian' ipuin bilduman edo gidoigintzan egindako lanetan, adibidez. Baina haurrentzat idazteaz ere disfrutatzen duela azpimarra-tzen du: «niri gustatzen zaidana da istorioak kontatzea, eta ideiei forma bat edo bestea ematea», adierazten du Ugartek. Oraingoan, haurrak erakargarria aurkituko duten moduan osatu du istorio berri bat, Denon Artean argitaletxe iruindarrak argitaratu berri duena.
Literatur genero berdina jorratu arren, 'Itsasoa maleta batean' eta Naia eta Nabilen istorioaren artean ezberdintasun ugari daude: lehenik eta behin, bigarrenean marrazkiek protagonismo handia dute. «Hori bai izan dela aldaketa bat. Lehenengo liburuan bazeuden marrazki ba-tzuk ere baina, oraingoan, testuak eta ilustrazioak parez-pare doaz. Ipuina marrazkiekin konta-tzeko planteatuta dago erabat», azaltzen du. Eneko Ugarte marrazkigile gazteitarra da liburu honen ilustrazioen egilea. Yurre Ugartek azaltzen duenez, «testuari egokitu izan arren, Eneko Ugarteren ilustrazio bakoitzak indar haundi dauka. Testuan esaten denaren gain, bere marrazkiak gauza asko iradokitzen dituzte», goraipatzen du idazleak. «Oso politak dira benetan, haurrentzako oso erakargarriak».
Bilaketa eta abentura
'Naia eta Nabil detektibeak' sei urtetik aurrerako neska-mutilei zuzenduta dago. Idazleak azaltzen duenez, ipuinan «bi haur detektibetara jolasten hasten dira, etxe barruan. Bertan ezkutatzen dute amaren objetu bat eta, hura aurkitzeko, abenturatxo bat bizitzen dute».
Detektibeen jolasak betidanik izan du xarma berezi bat haurren-tzat: «errealitatean existitzen den zerbait ezkutatzerakoan, desagertarazten da... Baino guk badakigu nonbait dagoela, eta haurra zarenean objetu horren bilaketa abentura bat bihurtu daiteke», Yurre Ugartek azaltzen duenez. Den- bora pasa arren, bere erakargarritasuna galtzen ez duten jolasetako bat da. Naia eta Nabilen istorioan, gainera, «ezkututa dagoen objetu horri zenbait gauza gertatzen zaizkio...». Baina, detektibe txi- kien moduan, irakurleek izango dira misterio hori argitu beharko dutenek.
Hauen iritziak entzutea, idazleak azpimarratzen duenez, «asko gustatzen zait. Haurrek ez dute engainatzen. 'Itsasoa maleta batean' liburuarekin oso esperientzi ona izan nuen». Yurre Ugartek zenbait eskolatan bizitako esperientziak goraipatzen ditu: «Euskal Herriko ikasle elkartearen programa baten bidez, zenbait ikastetxetan egoteko aukera izan dut, Irunen eta beste herrietan, haurrekin liburuari buruz hitz egiteko. Oso esperientzi ona izan da, oso gertutik ikusten duzu haurren reakzioa. Sorpresak izan ditut, eta denak onak. Oso gustora sentitzen naiz haur literaturan, eta ziur bueltatuko naizela», azpimarratzen du idazleak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario