IRUN
Artia eta Thalamas Labandibar arteko lotura hobetu dute
Sábado, 4 de Julio de 2015 - Actualizado a las 06:14h
IRUN. Artia auzoa eta Juan Thalamas Labandibar kalearen arteko lotura hobetzeko lanak “ia amaituta daude, xehetasun bat edo besteren faltan”. Hala esan zuen atzo Cristina Laborda Obretako zinegotziak bertan egindako agerraldian. Zonalde honetan espaloia kendu eta oinezkoei lehentasuna ematen dien 20 kilometro orduko gehiengo abiaduradun kalea sortu da, aparkalekuak mantenduz eta GI-636 errepiderako irteera ezabatuz. Lanek 187.034 euroko aurrekontua izan dute eta Otegui-Gaztañaga SL enpresak burutu ditu, bi hilabeteko epean. Argazkia: X.S.
No hay comentarios:
Publicar un comentario