Este blog se crea para que todos los ciudadanos puedan expresar libremente sus opiniones, y además poder aportar todas estas ideas y compartirlas con el resto de la ciudadanía.
viernes, 27 de noviembre de 2015
Hildako langile irundarrarengatik elkarretaratzea egin zen atzo Zabaltza plazan
Noticia publicada en Diario Vasco sección Bidasoa,el viernes día 27 de Noviembre de 2015.
Hildako langile irundarrarengatik elkarretaratzea egin zen atzo Zabaltza plazan
M.A.I.
IRUN
Dantxarinean eraikin batean gertatutako lan istripuan hildako langilea irundarra zela eta, elkarretaratzea deitu zen atzo arratsaldean Zabaltza plazan.
Deialdiarekin bat egin zuen Euskal Herria Bildu Udal taldeak. «2015ean, Euskal Herrian lan istripuz hildako langileak 50tik gora dira jada» salatu zuen koalizioak. «Datu hauek ikaragarriak dira, onartezinak. Datu hauek argi erakusten digute zeozer gaizki egiten ari garela, langileen segurtasuna ezin bermatu badezakegu». Bilduren ustetan, «arazo honen sustraietara joan behar dugu halakorik berriro gerta ez dadin, erantzuleak zeintzuk diren baitakigu», azpimarratu zuen udal talde ezkertiarrak.
«Herritarrak ezin gaitezke halako gertaeren aurrean ixilik geratu, kalean eta gehien bat gure lanpostuetan salaketak egin behar ditugu», adierazi zuen Irungo EH Bilduk. «Langileen eskubideak eta segurtasuna bermatuak izan daitezen» eskatzeko eta hildako eta zaurituarekiko elkartasuna adierazteko atzoko deialdian parte hartzea erabaki zuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario