Euskararekiko emozioak airean jarriko dira gaur San Juan plazan
'PuztukiArt' ekimena burutuko da, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta
- JOANA OCHOTECO
- IRUN
Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna da. Irunen ere zenbait ekimen antolatu dira ospakizun honen inguruan: atzo 'Amama' filma proiektatu zen Amaian, pelikulan parte hartzen duten aktoreak bertan egon zirelarik; eta Maider Galarza ipuin kontalariak 'Munduko ipuinak' saioa gidatu zuen CBA liburutegian.
Gaur, Euskararen egunean, udaletxean antolatutako programaren ekimen koloretsu eta ikusgarria ospatuko da: San Juan plazan eta liburutegian, Javier San Martín 'Shaf' artistaren gidaritzapean, 'PuztukiArt' aktibitatea garatuko da. Egunean zehar plazatik pasatzen diren guztiok euskararekiko dituzten emozioak puxiketan idazteko aukera izango dute. Ekimena Euskararen Egunaren aurtengo lema, 'Emozioak airean', jarraitzen du.
Baita San Juan plazan, 17:30etik aurrera, disko festa bat ospatuko da haur eta gazteentzat, Oihan Vegaren eskutik. 19:45ean Demode Quartet taldeak 'Epah!' ikuskizuna aurkeztuko du. Honez gain, Sareuska sareak Mintzodromoaren edizio berri bat antolatu du gaur, Hondarribiko Itsas Etxean eta 10:00etatik 12:30era.
Bertso gaua Kabigorrin
Beste aldetik, Irunabar Bertsoaren Bilgunea bertso gaua antolatu du gaurko, Betti Gotti Euskara Kultur Elkartearen laguntzarekin. Saioa 19:30etik aurrera burutuko da, Kabigorri Ateneoan. Lehenik, Egoitz Zelaia hendaiarrak bertso jarriak kantatuko ditu. Ondoren, Patxi Castillo beratarra, Jon Martin eta Karlos Aizpurua oiartzuarrak eta Aitor Errazkin irunadarra ariko dira kantuan, Joxeja Zabalo irundarrak gai jartzaile lanak beteko dituelarik. Saioa bukatzerakoan, Kabigorrin afaltzeko aukera izango da.
Euskararen Egunaren programa jarraipena izango du datorren astean, abenduaren 9an: egun horretan, goizez, 'Buah txabal' antzezlana eskainiko zaie Irungo Institutuei. Arratsaldeko 17:30ean, txikienen-tzat, 'Euskararen taupadak' ikus-kizun parte-hartzailea ospatuko da Amaian. Bertara joateko gonbidapenak Luis Marianoko Turismo Bulegoan jaso daitezke doan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario