San Juan aldeko tabernariek bat egingo dute Euskararen Nazioarteko Egunarekin
Manolo, The Corner, The Bohemian, Sargia eta Mari tabernek debalde eskainiko diete txokolatea Globoart ekimenean parte hartzen duten haurrei eta pintxo pote merkeagoa helduei.
Abenduak 3, datorren ostegunean, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Irungo Udalak Javier San Martin-Shafen laguntzarekin “GloboArt” ekimena martxan jarriko du, San Juan plazan eta CBAko kanpoaldeko patioan. Hurbiltzen den edonork euskararen inguruan bere emozioak aireratzeko aukera edukiko du, horiek puztuki batean adieraziz. Bertan parte-hartzen dutenei, txartel bat emango zaie. Txartel hori, arratsaldeko 17:30etatik aurrera trukatu ahal izango dute; Manolo, The Corner, The Bohemian, Sargia eta Mari tabernetan. Haurrek txokolate bero bat edukiko dute trukean eta helduek pintxo pote merkeago bat (1,50 euro).
No hay comentarios:
Publicar un comentario