«Aldaketa ez da posible izan»
- M.A.I. | IRUN.
«Irunek behar duen aldaketa ez da posible izan». Horixe izan da 2015 urteak EH Bilduri utzi dion sentsazioa. Maiatzeko udal hauteskundeetan izandako emaitzek aldaketarako aukera bat utzi zutela adierazi du udal taldeko bozeramaileak, baina EAJk ez zuela onartu SPIk eta EH Bilduk alkatetzara iristeko egindako eskaintza.
«Hori gutxi izango ez balitz», dio Mitxelenak, «udal gobernua osa-tzen duten PSOE eta PNV udal taldeek sinatutako gobernu akordioak ez dio Irungo herritarrek dituzten arazoei erantzuten, lehengo lepotik burua».
Irunek eta Irundarrek bizi duten egoera «latza» dela dio eta «hori horrela izanda 2015 urtea ezin dezakegu positiboa izan denik esan. Irunek eta Euskal Herriak bizi duten egoera iraultzeko garaia da, bide eta alternatiba berriak eraikitzeko unea, eta 2016 horren abiapuntu bezala ulertu behar dugu». Horregatik uste du «herritarrok gure etorkizuna erabaki-tzeko garaia dela, zentzu guztietan, eguneroko erabakietan, hezkuntzan LOMCEri planto eginez, pentsio duinen alde eginez, adineko pertsonen zaintza duina bultzatuz, gure hizkuntzaren alde eginez, eta Euskal Herriak, Irunek duela 250 urte egin bezala, independentzia lortzera bidean urratsak emateko garaia da».
No hay comentarios:
Publicar un comentario