Este blog se crea para que todos los ciudadanos puedan expresar libremente sus opiniones, y además poder aportar todas estas ideas y compartirlas con el resto de la ciudadanía.
miércoles, 27 de enero de 2016
Pirritx, Porrotx eta Marimototsen 'Amalur' ikuskizuna igande honetan
Noticia publicada en Diario Vasco sección Bidasoa,el miércoles día 27 de Enero de 2016.
Pirritx, Porrotx eta Marimototsen 'Amalur' ikuskizuna igande honetan
Sarrera gutxi geratzen dira jada Amaia Kultur Zentroan ospatuko diren bi emanaldietarako
M.A.I.
IRUN
Pirritx, Porrotx eta Marimotots Irunera iritsiko dira aste bukaera honetan, Amaia Kultur Zentrora, beraien ikuskizun berria eskain-tzeko irundarrei. 'Amalur' da emanaldiaren izenburua, eta bi saio burutuko dira igande honetan, 16:00etan eta 18:00etan.
Lehenengo emanaldirako sarrera gutxi geratzen dira salgai (40 baino gutxiago); eta bigarrenerako, berriz, 120 inguru. Beraz, hiru pailazoen azken abentura ezagutu nahi dutenek azkar ibili beharko dute beraien sarrerak lortzeko. Hauen prezioa 7,10 eurokoa da eta www.ticket.kutxabank.es web gunean edo Luis Marianoko Turismo Bulegoan lortu daitezke.
'Amalur' ikuskizunean, Pirritx eta Porrotx Marimototsen bila doaz. Azken hau Ilargiren baserrian dago berarekin ikasten, baserritarra izan nahi du eta. Pailazoak Ilargiri lagunduko diote bertako lanekin, baserritarra haurdun dagoelako. Bere umetxoa laster jaioko da.
Ikuskizun honetan baserritarren lana goraipatzen da: sinopsiak azaltzen duen bezala, «baserritarrak zerua irakurtzen du, izarrak, hodeiak eta haizea ezagutzen ditu, eta eguraldia iragartzen du. Baserritarrak lurra du ama, eta amak bera zaintzen duen bezala zaintzen eta maitatzen du berak ere lurra. Sendabelar eta ukenduekin, abereen laguna eta sendagilea da, baita gurea ere. Larrean bertsotan eta azokan hizketan, euskararen zaindaria da. Baita ekonomista ere, nahiz Porrotxek dioen bezala, matematika baino, maitematika nahiago izan. Baserritarra, eman eta hartu, jakintsua eta eskuzabala da».
No hay comentarios:
Publicar un comentario