Gaur ixten da Irungo jaietarako ekitaldi proposamenen epea
2016(e)ko apirilaren 1a, ostirala - 09:54etan eguneratua
Irun. Irungo Udalak gaur itxiko du hiriko elkarte eta taldeek ekainean egingo diren San Pedro eta San Martzial jaietarako ekitaldien proposamenak aurkezteko daukaten epea. Proposamen hauek SAC-HAZ zerbitzuaren bulegoan aurkeztu ahal dira, eskari-orria beteaz eta ekitaldiaren fitxa ekonomikoarekin batera. Deialdiari buruzko informazio guztia www.irun.org webgunean dago. X.S.
No hay comentarios:
Publicar un comentario