Este blog se crea para que todos los ciudadanos puedan expresar libremente sus opiniones, y además poder aportar todas estas ideas y compartirlas con el resto de la ciudadanía.
sábado, 27 de mayo de 2017
Herri Bazkariak turkesaz jantziko du aurten Sanmartzialetako larunbata
Noticia publicada en Diario Vasco sección Bidasoa,el sábado día 27 de Mayo de 2017.
Herri Bazkariak turkesaz jantziko du aurten Sanmartzialetako larunbata
Cristina Alberro, Betti Gotti Elkartearen lehendakaria, eta Juncal Eizaguirre, Kultur zinegotzia, aurtengo kartelarekin. / F. DE LA HERA
Betti Gotti Euskara Kultur Elkarteak 1.800 lagun bilduko ditu Ficoban ekainaren 24an. Olinpiadak, kalejirak eta giro ona ez dira faltako
IÑIGO MORONDO
IRUN
Aurtengo jaietako Herri Bazkaria egingo ez zela zurrumurru moduan hirian zehar hedatu omen dela aipatu zuten atzo Betti Gotti Euskara Elkartekoek. Era berean, erabat ezeztatu zuten esamesa. Izatez, aurtengo Herri Bazkariaren aurkezpenaren testuinguruan argitu zuten guztia. Ekainaren 24an, San Martzial jaietako larunbatean, aurreko edizio handiena bezain handia, irundarron bazkari herrikoiaren edizio berri bat egingo da, aurten, turkesaz jantzita.
Egia bada ere joan den urtekoan emandako hainbat gertakarik kezkati utzi zutela antolatzaile taldea eta aurtengo edizioa, kolokan. Aurrera atera zedin, udaletxearekin harremanetan eman dituzte hilabeteak. «Bere laguntzaz, baliabideak indartuko ditugu jokabide desegokiak eta errespetu faltak gainditzeko. Zerbitzu hobea eman ahal izateko, azpiegitura sendotzen ibili gara». Hala ere, «aurtengo baliabidekin ere iazko jokabide eta jarrera desegoki horiek errepikatuko balira, Herri Bazkaria berriz ere kolokan ipiniko dugu».
Hori guztia aparte, beste mezu bat kokatu zuten atzoko aurkezpenean Betti Gottikoek: «Herri Bazkaria hirigunera ekartzeko gure asmoa azpimarratu nahi dugu». Zentzu horretan erabakia «irmoa» dela esan zuten, baina ondoan zuten, eta lanketan lagun izan duten Juncal Eizaguirrek, udal Kultura arloko zinegotzia, garbi ere hitzegin zuen. «Guretzat Ficoba da leku egokiena».
«Asko pozten gaitu aurten ere Herri Bazkaria ospatzea, izan ere jaietako egunik garrantzitsuenetariko bat bilakatu bait da, jendetsuenetariko bat», gehitu zuen zinegotziak. «Ekimen honekin erabat asmatu zuen Betti Gottik», aitortu zuen. Horregatik eta urtero egiten duten lanagatik, elkartea zoriondu nahi izan zuen, baita Udalak 20.000 euro ekimen honetara zuzentzen dituela zehaztu.
Erabateko festa
Aurreko urtetan bezala «18 urte gorako gazteak (goitik ez dugu muga ikusten) ondo pasatzera», gonbidatu zituen Betti Gottik. Egunean bertan, 9:30etik aurrera Olinpiadak egingo dira Urdanibia plazan. 13.30etan, txarangekin kalejira Ficobaruntz abiatuko da 14:30ean bazkaria hasteko. Ondorengo festa 20:30ak arte iraungo du. Ordu horretan, Burrunba Elektrotxarangaren eskutik, bueltako bideari ekingo zaio, sekulako festa.
Aldaketa bakarra kamiseta lehiaketa egongo ez dela da. «Baina ez dezala horrek koadrilen kreatibitatea moztu. Segi dezatela kamiseta ederrak egiten ekimen honen ardatzetako bat bihurtu baita jendeak urtetan erakutsi duen irudimena eta sormena».
No hay comentarios:
Publicar un comentario